Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak, Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroa (BCAM) bisitatu du gaur goizean Bilboko Udalaren taldearekin batera, zentroaren jarduera bertatik bertara ezagutzeko, sinergiak aztertzeko eta bi eragileen arteko lankidetza sustatzeko. Ekitaldiaren hasieran, Bilboko alkatetzak eta BCAMeko parte-hartzaileak aurkeztu zituzten, eta, geroago, BCAM Matematika Aplikatuko Zentroa eta BCAMen Ezagutzaren Transferentziarako Unitatea (KTU) aurkeztu zituzten. Ondoren, lankidetza estrategikoak sustatuko dituzten baterako lan-ildoak zehazteko elkarrizketa-gune bat ireki da.
Bilboko Udalak eta BCAMek lankidetza-ibilbide luzea dute hainbat arlotan, hala nola dibulgazioan eta Europako eremuko ikerketa-proiektuen baterako proposamenean. BCAM BilbaoTIKekin lankidetzan aritu da BCAMeko Ezagutzaren Transferentiza Unitatetik (KTU), Bilboko tranbiaren erabiltzaileak profilatzeko datuen analisian. Gaur egun, BCAMek Bilbao Zero 2 Think Tank proiektuan parte hartzen du, Innolab Bilbaok koordinatutako hiribilduaren erronka berriei aurre egiteko berrikuntza-programan.
Etorkizuneko lankidetza-arloei dagokienez, ikerketa-guneak sortzeko ekimenak aztertu dira, hala nola TRANSMATH, Matematika Aplikatuko Mugaz Gaindiko Laborategia, UPV/EHU eta BCAM buru dituena, Bordeleko Unibertsitatearekin batera. Laborategiaren helburua, Euskal Herriko eta Akitania Berriko taldeen arteko lankidetzari egonkortasun-esparru bat ematea da. Era berean, BCAMek hiriko proiektuetan egin dezakeen ekarpena aztertu da: Zorrotzaurre: ezagutzaren uhartea, Bilbao Unibertsitate Hiria, Nagusi Intelligence Center edo B Accelerator Tower. Hiribilduaren lehentasunen eta BCAMen gaitasunen arteko lerrokatze argiak espezializazio handiko eragiletzat jotzen dute Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroa – BCAM, eta Bilboko Udalari lagun diezaioke erronka berrien aurrean hiria eraikitzen.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi duenez, “Harro egoteko modukoa da Bilbon BCAM bezalako zentro bat izatea, ezagutzaren erreferentziazko zentroa zarete, eta ezagutza sustatu nahi da Bilbon”.
Ekitaldian izan dira Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako eta Enpleguko Saileko zinegotzi ordezkaria eta Bilbao Ekintza TEEPko presidentea, Oihane Agirregoitia, Herritarrei Arreta eta Partaidetzako eta Nazioarteko zinegotzi ordezkaria, Aitor Bilbao Alkatetza Kabineteko Zuzendaria eta Javier Garcinuño Bilbao Ekintza TEEPko Zuzendari nagusia, Bilboko alkatetzeti
Matematika Aplikatuaren Euskal Zentrotik – BCAM, Adolfo Morais, BCAMeko presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Saileko sailburuordea, Jose Antonio Lozano katedraduna, BCAMeko zuzendari zientifikoa, Luis Vega katedraduna, APDE arloko koordinatzailea, David Pardo katedraduna, MATHDES taldeko koordinatzailea, Dae-Jin Lee doktorea eta Data Science eta Ezagutza Transferentzia Unitateko koordinatzailea, bertaratu dira.
Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroari – BCAM
Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroa – BCAM Matematika Aplikatuaren arloko nazioarteko ikerketa-zentroa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatua eta BERC (Basque Excellence Research Centers) sarearen parte dena. 2008an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak Ikerbasqueren bitartez. UPV/EHUren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Innobasqueren eta Petronor Innovacion enpresaren babesa ere badu. Helburu nagusietako bat matematika gizartearen zerbitzura jartzea da, ezagutza transferituz, ikerketaren emaitzak biozientziak, osasuna, energia edo fabrikazio aurreratua bezalako sektoreetara zabalduz, eta tokiko eta nazioarteko erakundeekin eta enpresekin batera lan eginez.
Gaur egun, 25 nazionalitatetako 120 ikertzailek baino gehiagok lan egiten dute hainbat arlotan, datu-zientziatik edo matematika konputazionaletik hasi eta modelizazio matematikoraino. BCAM “Severo Ochoa” bikaintasun-zentro gisa bi aldiz jarraian akreditatu du Estatuko Ikerketa Agentziak, munduko ikerketa-erakunde onenei bere alorrean ematen zaien saria.